lunes, 9 de julio de 2012

BAKEAREN JAIALDIA BILBON




Eguaztenean, uztailak 11
Ordutegia: 15’30etik 20’00etara.
EHUeko Esperientzia Gela
Banco de España kalea, 2 (Alde Zaharra) Bilbo



Bilboko Bakearen Aldeko Jaialdia nazioarteko elkartasun ekimen bat da eta honako xedeak ditu:

-Duintasuna, Bakea eta Oparotasunaren mezua denoi zabaltzea

-Prem Rawat Fundazioarekin elkarlanean aritzea. Fundazio honek batetik, hondamendi naturalak gertatzen direnean berehalako laguntza humanitarioa luzatzen du; eta bestetik, behartsuenei edateko ura eta jana ematen die, eta arta oftalmologikoa.

2012ko ekainean, “Jana denontzat” programak Accra inguruko Otinibi herrian (Ghanan) bere hirugarren Jantokia zabaldu zuen, Afrikan ireki duen lehenbizikoa.
Egitasmo humanitarioen berri hemen aurkituko duzu:



BAKEAREN JAIALDIKO EMANKIZUNAK

Bakearen Jaialdia uztailak 11, eguazten arratsaldean ospatuko da, 3 t’erdietatik 8etara. Hona zer aurkituko duzuen bertan:
. Musika akustikoa, Berberia, Alemania, Colombia, Bolivia eta Camerungo zenbait artistek zuzenean eskeinia.
. Musika bideoklipak, autoreak bertan daudelarik.
. Gizaki ororentzako Duintasun, Bake eta Oparotasunezko mezua dakarten ikus-entzunezkoak .
. Merkatu txiki Solidarioa, non liburu zahar, erabilitako arropa etabar erosi ahal izango diren. Biltzen den dirua Prem Rawat Fundazioari emango zaio, bere ahalegin humanitarioari laguntzeko. Proiektu honetan parte hartzen dutenak bolondresak dira.
Gehiago jakin nahi izanez gero, ikusi:


Kontaktuak:

Maria Seco: 664 789 071 (marsecolopez@gmail.com)
Don Carlos Alfonso Roa, Director Artístico: 660 226 001










EGITASMOA

         15’30 Don Carlos Alfonso Fuentes jnak ongietorria egingo du.
            Maria Seco artistak Prem Rawat Fundazioaren ekintza humanitarioa aurkeztuko du.

16’00 Musika zuzenean, Berberia, Colombia, Bolivia, Camerun eta Alemaniako zenbait
         musikarirekin.

            17’00 Duintasuna, Bakea eta Oparotasuna ardatz duten ikus-entzunezkoen emanaldia.

            18’00 Musika emanaldia (bigarren zatia)

            19’00 Bideo emanaldia: Bakezko mezua

            19’30 Musika bideoklipak, beren autoreak bertan direlarik.

            20’00 Agurra


EHUeko Esperientzia Gela - Banco de España kalea, 2 (Alde Zaharra) Bilbo
EGUNA: uztailak 11, eguaztena
ORDUTEGIA:             15’30etik 20’00etara

No hay comentarios: