jueves, 19 de enero de 2012


rekalde

Alameda de Recalde 30 / 48009 Bilbao
Tlf.: +34 94 4068755 / Fax: +34 94 4068754
salarekalde.bizkaia.net / salarekalde@bizkaia.net

ERAKUSKETAK

Ur Soinuak
RUFO CRIADO
2012ko urtarrilaren 20tik apirilaren 09ra

Ur Soinuak
Rekalde AretoaRufo Criadoren margolanen erakusketa aurkezten du. Criado (Aranda de Duero, 1952) ereduzko artista da margolaritza garaikidearen esparruan, eta haren lanak bilakaera argia izan du, tradiziozko euskarrietatik irudien sorkuntza digitalera iritsi arte.
Erakusketak 1994 eta 2010 urteetan zehar sortutako 40 bat lan aurkezten ditu. Pinturak euskarri ezberdinetan, argi kutxak eta proiekzio batek osatzen dute erakusketa, guzti hauek uraren esperientziarekin erlazionatzen dira, batzuk era esplizituan eta beste batzuk era gogorarazle eta abstraktuago batean.

Rufo Criadok Rekalde Aretoan ikusgai jarri duen proiektuaren abiaburua Ur soinuak lana da. Lan hori lehenengo aldiz ikusi ahal izango dugu osorik Bilbon. 2002ean egindako hamar margolanez eratutako sekuentzia bat da.
Inaugurazioa, 2012ko urtarrilak 20an, ostirala, 19:30ean.
IRAKURRI GEHIAGO
KABINETE ABSTRAKTUA


VexationsVexations
ZUHAR IRURETAGOIENA
2012ko urtarrilaren 10etik otsailaren 12ra
Zuhar Iruretagoienaren (Zarautz, 1981) Vexations proiektuaren aurkezpena. Proiektu hau, Hendaiako Domaine d'Abbadiako Nekatoenean egindako hiruhilabeteko egotaldian ekoiztu du artistak Rekalde 2011 Bekari esker eta CPIE Littoral Basque / Euskal Itsasbazterra eta Bilboko Institutu frantsesaren laguntzarekin.
Proiektuak erakusketa modura moldatzen du ekintza atzeratu bat, eta argazkiak, eskulturak eta beste osagai batzuk jartzen ditu ikusgai, nolabait ere, beste garai eta toki batean gertatutako ekintza batetik isuritako osagaiak.
IRAKURRI GEHIAGO
BEKAK


2012, Het Wilde Weten, Rotterdam2012, Het Wilde Weten, Rotterdam
Rekalde Erakusketa Aretoak, Rotterdameko Het Wilde Weten (HWW)-ek,  TENT-en lankidetzarekin antolatutako hiru hilabeteko (2012ko apirila, maiatza eta ekaina) egotaldi programa dela eta, Bizkaian erroldatutakoarte komisarioentzako beka deialdia egiten du.
Aurkezpen epe-muga: 2012ko otsailaren 17an, ostirala, 14:00ak arte.
IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


Irakasleentzako bisita gidatuaIrakasleentzako bisita gidatua
Irakasle eta talde arduradunentzako bisita gidatua . Erakusketan azaltzen diren funtsezko kontzeptuen eta proposaturiko ibilbideen aurkezpena.
Urtarrilak 26, osteguna, 18:00etan
IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


HezkuntzaHezkuntza
BISITA KOMENTATUAK OSTEGUNERO 19.00etan (jaiegunak ezik).
ASTE BURUKO TAILERRAK, 7m2
GOGORATZEN? 60 urte gorakoentzako memoria tailerra.
FAMILIARENTZAKO TAILERRA Goazen parkera! 
...eta askoz gehiago, Rekalde Aretoan.
IRAKURRI GEHIAGO

No hay comentarios: