jueves, 6 de octubre de 2011

Boletín Octubre 2011


Ignacio Uriarte
Komisarioa: Javier Hontoria
IGNACIO URIARTEren banako erakusketa aurkezten du Rekalde Aretoak. Ignacio Uriarte sortzaile gaztea da, azken urteotan kritikaren eta publikoaren iritzi onak jaso dituena.
Erakusketa, Lleida-ko Centre d'Art la Panerarekin batera izan da ekoiztua. Izan ere, Lleidan bertan aurkeztuko da ondoren (2012.01.26 2012.04.15).
IGNACIO URIARTEren WORKS erakusketak artistaren lanaren ikuspegi orokorra proposatzen du bere lehen urratsetatik. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko tradizio kontzeptual eta minimalistan kokatzen da haren lana; izan ere, oso modu berezian hurbiltzen da tradizio horretara.
IRAKURRI GEHIAGO
KABINETE ABSTRAKTUA


INCREARTE 2010-2011, Ikerketa eta Sormena ArteanINCREARTE 2010-2011, Ikerketa eta Sormena Artean
MASTER BUKAERAKO LANEN ERAKUSKETA DOKUMENTALA
2011ko urriaren 04tik urriaren 12ra
Ikerketa eta Sormena Artean, INCREARTE 2010-2011 masterraren bukaerako lanak (MBL) aurkezten dituen erakusketa dokumentala.
Masterra Leioako UPV/EHU Arte Ederretako Fakultatearen graduondoko eskaintzan barneratzen da.
Erakusketak lanen ahozko aurkezpen zikloa osatzen du, Rekalde Aretoan irailaren 29 eta 30ean izan zena.
2011ko Urriaren 4tik 12ra
IRAKURRI GEHIAGO
KABINETE ABSTRAKTUA


Liburu Ederren FestibalaLiburu Ederren Festibala

2011ko urriaren 13tik urriaren 16ra
Tokia:            Rekalde Aretoa, Recalde zumarkalea, 30  Bilbo 
Antolatzailea:  Belleza Infinita, Bilbo
Laguntzailea:  Eremuak. Eusko Jaurlaritza
*Sarrera librea jaialdiko jarduera guztietara, tailerrak izan ezik. Beharrezkoa daaldez aurreko hitzordua 94 406 8707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.net-en
Rekalde Aretoan, lau egunetan zehar, liburuen arte-aukerak eta sormenetik hedapenera bitartean sortutako baldintzak agerian uzten dituzten erakusketak, tailerrak, konferentziak eta hitzaldiak eskainiko dira. Egileek, editoreek, liburu-saltzaileek, diseinatzaileek, bildumagileek eta banatzaileek gaur egungo testuinguruari buruzko ikuspegi bereziak eskainiko dituzte.
Liburu Ederren Festibalaren antolatzailea Belleza Infinita izan da, Bilbon 2002 urtean sortu zena, ekitaldiak sortu eta argitalpenak editatzen ditu, esperientzia estetikoaren mugak eztabaidatuta. www.bellezainfinita.org
IRAKURRI GEHIAGO
ERAKUSKETAK


John GutmannJohn Gutmann

2011ko urriaren 21etik 2012ko urtarrilaren 08ra
Rekalde Aretoak John Gutmann argazkilariaren erakusketa aurkezten du.
FUNDACIÓN MAPFRE-k, Center for Creative Photography, University of Arizona-ren laguntzarekin antolatutako erakusketa.
IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


Hezkuntza 2011.10 - 2012.01Hezkuntza 2011.10 - 2012.01
  • BISITA KOMENTATUAK OSTEGUNERO 19.00etan (jaiegunak ezik). Ordu beteko iraupena.
  • ASTE BURUKO TAILERRAK, 7m2:
    Hurrengo datak: Azaroak 5 eta 19 eta abenduak 17an.
    10:15etik 11:30era, 3 - 5 urte bitartekoentzat / 12:00etatik, 13:30era, 6 - 8 urte bitartekoentzat.
  • IRAKASLE eta TALDE ARDURADUNENTZAKO BISITA GIDATUA:Hurrengo data: Urriak 27 arratsaldeko 18:00etan. Ordu beteko iraupena.
  • BISITA TAILERRAK. LH, DBH, Batxilergoak eta beste kolektibo taldeentzako. Ordu bat eta erdiko iraupena.
  • BISITA EUSKERAZ, INGELESEZ, FRANTSESEZ eta ALEMANIERAZ.Bisita tailer eta jarduera bereziak hizkuntzaren  ikaskuntza indartzeko.  Ordu bat eta erdiko iraupena.
  • ARTISTA TAILERRA. Arte  Batxilergoko eta Arte Ederretako ikasle taldeentzat zuzendutako bisitak artista lokalen eskutik. Bi orduko iraupena.
  • ¿GOGORATZEN? Artea eta Memoria tailerra 60 urte gorakoentzako. John Gutmann-en lanak erabiliko ditugu gure memoria aktibatzeko. Azaroako astelehen guztietan, arratsaldeko 18:00etik 19:30era.
*Jarduera guztiak DOAN dira eta ezin bestekoa aldez aurreko hitzordua.
IRAKURRI GEHIAGO

No hay comentarios: