domingo, 14 de noviembre de 2010

EUTOKIA ABIATZEN: 3D BURUMAPA

Mundakara bizitzen etorri ginen irailean, Bilbon lanean jarraitzen dugun arren. Lagun on baten mezua gaur...
"... Dana dala, zure izena agertzen da noizik behin, adibidez atzo lagun batek bialdutako eposta batean, EUTOKIA proiektuaren gainean. Zur eta lur geratu naz: eposta gaztelania hutsean eta web orrira sartu eta gauza bera. Zelan da posible?"
Erantzunean nire harridura agertzeaz gain, euskarazko bertsioa ere heldu egin zaidala baietsi diot... eta BILBAOTU :-)  honetara dakart orain euskaldunon basamorturako ur-tanta bakanen modura:
Proiektuan lan egiten denbora luzea eman ostean,  azkenean   EUTOKIA hemen dugu, Lan Ekintzak  bultzatutako Berrikuntza Sozialerako Bilboko Zentroa.  Leku ona, utopiaren eta errealitatearen artean, ideien, pertsonen eta proiektu ezberdinen konexio sortzailerako, elkarte-enpresa ekimenaren eta ekintza-hausnarketaren bitartez, giza garapenean lagunduz, gizarte zabalago, berritzaileago eta solidarioago batean elkarbizitzako  asmo sendoa hartuta.   
 
Aurkezpenerako tailer batzuk antolatu ditugu taldeka burutzeko (15 eta 20 lagun bitarteko taldeak. EUTOKIA aurkezteaz gain, denok batera proiektuari buruzko buru- mapa handi bat sortzea izango da helburua. Pertsona eta kolektibo ezberdinekin harremanetan jartzeko modu bat; beraien erantzuna edo  feedbacka bilatu, konplizitateak, asmoak sortu, lor daitezkeen harremanak azaldu eta adierazi, sinergiak aztertu, landu daitezkeen
gaiak aurreikusi, eta abar...


Jarduera guztien artean ostiralean, azaroak 19, 16:00etatik 21:00etara talde-tailer handi bat egitekoak gara, nahi duenak nahi duenean sar daitekeen Espazio Irekia izango dugu. Guztion artean EUTOKIKO etorkizuna irudikatzen jolastuko gara. Han izango gaituzue zain!

Gainera azaroaren 15, 16, 17, 19, 20an EUTOKIA ezagutzeko bisitaldi gidatuak izango dira. Interesa duzuenok e-postaz (info@eutokia.org) edo telefonoz (630 826 598 / 944 597 720) adieraztea duzue, taldeak osa ditzagun. 

Agur bero bat eta eskerrik asko komunitate eutokiarratik!!
EUTOKIA Boluetabarri Eraikina
Bilbo-Galdakao Errepidea, 10, 3.a - 48004 Bilbo
Boluetako Metro eta  EuskoTren geltokien ondoan.

Ondo bizi!


Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

No hay comentarios: